Erreserbatu
948 56 43 71


Uharte Arakilgo udalerrian dagoen Santa Maria de Zamartzeren eliza Nafarroako landa-erromanikoaren adibide argia da. 1140. urte inguruan eraikia izan zen eta monumentu historiko-artistiko izendatua dago.
Azken indusketetan Aracaeli izeneko antzinako erromatar mansioaren aztarnak eta erdi aroko erromes-hilobiak aurkitu dira. Horrenbestez, ondoriozta daiteke bai Zamartze bai Itxasperriko Santiagoren baseliza Astorga-Burdeos galtzadaren ibilbidean zeudela; galtzada hori, geroago, Santiago bidearen lehen bertsioa bihurtu zen.
Gaur egun, Zamartze espiritualtasunerako etxe bat da, eta 2010–2015 artean egindako indusketetan aurkitutako aztarnak gordetzen dituen museo txikia bisitatu daiteke.

Erreserbatu
948 56 43 71Deitu gaitzazu, pozik lagunduko dizugu.

ENPRESA HONEK LAGUNTZA BAT JASO DU APARATU ELEKTRIKOAK BERRITZEKO TURISMO-ENPRESENTZAKO DEIALDIAN. BERRESKURATZE, ERALDAKETA ETA ERREZILIENTZIA PLANA – EUROPAKO BATASUNAK FINANTZATUA – NEXT GENERATION EU.