Erreserbatu
948 56 43 71

Plazaolako haranak Nafarroa berdearen adierazgarri gorena dira. Natura oparoz beteriko txokoak, muino argitsuetako maldetan argia bilatzen duten baserri handi eta herri txikiz zipriztinduak. Nortasun handiko ingurune eder eta dotorea, gure herriaren izaera bera zizelkatu duela dirudiena.
Indarra gurtzen dugu, baina indar neurtua: lanaren eta zintzotasunaren gainean eraikitako indarra, naturan bizi eta hura errespetatzen duen herri baten oinordetzan jasotakoa.
Gure herriek, gure jendeak, gure txokoek beste leku batzuetan oroitzapen hutsean geratu diren tradizioak bizirik mantentzen dituzte. Hori da gure ondarea, gure nortasunaren ikurra. Gure seme-alabek etorriko direnei transmitituko dieten esentzia, guk gure nagusiengandik jaso genuen bezala.
Bisitariak berehala nabarituko du gure jendearen berotasuna. Gustuko dugu istorioak kontatzea, txoko magikoak erakustea, sukaldatzea eta, batez ere, jendeari gurea gustatzea.

Erreserbatu
948 56 43 71Deitu gaitzazu, pozik lagunduko dizugu.

ENPRESA HONEK LAGUNTZA BAT JASO DU APARATU ELEKTRIKOAK BERRITZEKO TURISMO-ENPRESENTZAKO DEIALDIAN. BERRESKURATZE, ERALDAKETA ETA ERREZILIENTZIA PLANA – EUROPAKO BATASUNAK FINANTZATUA – NEXT GENERATION EU.